+34 943 426 814

Balerdi aukeratzeko arrazoiak

Balerdi Pentsioan egonaldia esperientzia paregabea egingo duten zerbitzu ugari eskaintzen ditugu.Gela bakoitzean, bainugela pribatua bere lehorgailuarekin, 32”ko plasmako telebista TDT-arekin, eta berogailuaz gain hurrengoaz gozatu ahal izango duzu:

Parkina Deskontua

Hirian aparkatzea garesti eta korapilatsua dela dakigunez, inguruko aparkaleku merkeenarekin lan egiten dugu.

Doako WIFIa

Pentsioaren edozein puntutatik, kalitate handiko konexioa bermatzen dizugu jarritako seinale-errepikatzaileei esker.

Harrera 24h.

Ez arduratu zure heltze orduarekin, beti egongo baita norbait sarreran edozertan laguntzeko.

Eguneroko Garbiketa

Ezerk zure erosotasuna baino gehiago axola badigu, garbitasuna da. Horregatik egunero saneamendu sakona egiten dugu.

Kafe Makina

Harreran kafe makina bat dugu, baita ere te eta infusio aukera zabala dohainik gure bezeroentzako.

Haurtxoen Sehaska

Sehaska etxetik ekartzeko eragozpena ekiditeko, gu arduratzen gara kosturik gabeko haurtxoen sehaskaz.

Kerik gabeko Gunea

Atsedenik onena bermatzeko, guztiz debekatuta dugu Pentsioko instalazioetan erretzea.

VISA onartua

Zure egonaldiaren amaieran eskudirurik gabe geratu bazara ez zaitez arduratu. Kreditu-txartelak onartzen ditugu.


Zenbait iritzi

Hau da gure Pentsiotik pasa diren pertsona batzuen iritzia. Bezero hauek, beraien esperientzia boluntarioki eta eskuzabaltasunez gurekin partekatu nahi izan dute.

Elisabeth

"Kokapena ezin hobea, zaratarik gabe, garbiketa, dena oso berria, pentsioko jabeak oso jatorrak eta edozertan laguntzeko prest, euria egiten badu plana gomendatzen dizute edota zein lekutan jan edo kontzertuei buruz informatzen dizute, etab. Arbela bat dute non eguraldiaren berri ematen duten jjj-a, eta eguneko plana aurkezten dute, haiek libre daude edonoiz. Ez dute hotelei eze enbidiatzeko. 10 bat ematen diet, zalantzarik gabe itzuliko gara eta % 100 gomendatzen dut.”

Anonimoa

"Oso gomendatutako ostatua; pentsioa da, baina ez dirudi. Logela erabat erreformatuak eta berriak, hotel modura izendaturiko ostau asko baino hobea. Oso adeitsuak eta zerbitzu ezin hobea. Atentzioa eman zidan nire heltze ordua baino lehenago nirekin kontaktuan ipintzea jakietarren ea informazioa behar genuen aparkalekuei edo beste edozerri buruz."

Kathrine

“Gela oso ondo dekoratua dago eta guztia oso berri eta ondo zaindua. Zerbitzua 10eko da, aholku oso onak ematen dituzte, lekuak bisitatzeko, jateko.. Mapa bat sortu dute inguruko jatetexe eta taberna gomendagarriekin. Etxean bezala sentitu ginan.”

Isabel

“Kokapena bikaina da (alde zaharra baina bista garbiekin), tratu ezin hobea, oso adeitsuak, guztia oso berria ia estrenatzeko moduan eta kafe-makina dute hainbeste estimatzen dudan ibilaldia baina lehenagoko goizeko kafea hartzeko. Oso eroso egon gara.”


Oraindik erreserbarik gabe?

Gure pentsioan gela bat erreserbatzea ezin du errazagoa izan. 3 pauso jarraitu ondoren, zure eskaeraren informazioarekin posta elektroniko bat jasoko duzu zure korreoan.

  • 1Zure datu pertsonalak sartu.
  • 2Aukeratu zure egonaldiko datak.
  • 3Sakatu bidali eta itxaron erantzuna.
FORMULARIOra joan